Elorduy egoitza, 1914az geroztik adinekoak zaintzen

Elorduy Fundazioak zerbitzuaren bikaintasunaren aldeko apustua egin du

Misioa

ELORDUY Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde mendeurreneko bat da, 1914an sortua, Concepción Elorduy Sustacha andreak sustatua, Barrikako kostaldeko herriko bizilagun ospetsuak.

ELORDUY Fundazioaren gobernu- eta ordezkaritza-organo kolegiatua Patronatuko Batzarra da, 13 pertsonak osatua. Hasiera batean egoitzako aterpe-, mantenu- eta arreta-zerbitzuak jasotzera bideratutako bost udalek dute ordezkaritza: Barrika, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Urduliz.

Fundazioko patronoek —beren kargua modu altruistan betetzen dutenek— zuzendari-kudeatzaile baten laguntza eta aholkularitza dute, bai eta zentro soziosanitarioen kudeaketa integralean espezializatutako enpresa batenak ere, horrez gain diziplina anitzeko talde zabal eta kualifikatu baten babesarekin.

Bere hastapenetatik, «ELORDUY Babes-etxe Ospitalea» izenez ezagutzen den egoitzak pertsona behartsu eta/edo gaixoak artatu ditu, baita irakaskuntza-lanak ere egin, Barrikako eta inguruko udalerrietako emakumeen hainbat belaunaldi prestatuz.

 

Ikuspegia

Bizi dugun etengabeko bilakaerak eragin du ELORDUY Fundazioa gizarte aldakor baten behar eta eskaera berrietara egokitzen joatea, gero eta zorrotzagoa baita jasotzen dituen zerbitzuen kalitatearekin. Horregatik, adineko pertsonen egoitza-erregimeneko arreta integralera bideratuta dago bere jarduera, eta zerbitzuaren bikaintasuna du helburu, pertsona horiek bizitza bete eta duina izan dezaten.

 

Balioak

Urte askotan zehar, gure instalazioak etengabe hobetu ditugu, behar berrietara egokituz, eta pertsonarengan oinarritutako arretaren aldeko apustu sendoa egin dugu. Datozen urteetan arreta espezializatu mota honetan lanean jarraituko dugu, eta gure instalazioak egokitzen segituko dugu, erronka berriei aurre eginez, hala nola babespeko apartamentuak eta bizikidetza-unitate espezializatuak eraikitzeari.

Azken finean, ELORDUY Fundazioak mendekotasuna duten adineko pertsonei zerbitzuak ematen jarraituko du datozen urteetan, gizarteak une bakoitzean eskatzen duen modalitatean eta kalitate egiaztatuarekin. Etengabe egokitzen jakingo dugu, gure historia mendeurrenak hala erakusten duelako, eta gure jarduera guztiak giza balioetan, profesionaltasunean, gardentasunean eta duintasunean oinarritzen dira.

Harremanetarako datuak

Elorduy Fundazioa

Elorduy Fundazioa

Udaletxeko Errepidea 1 48650 Barrika

info@elorduy.eus