Kalitate-politika

Elorduy egoitza, 1914az geroztik adinekoak zaintzen

ELORDUY EGOITZA FUNDAZIOA hainbat arrazoi direla medio laguntza espezializatua eta jarraitua behar duten adinekoei arreta osoa (fisikoa, psikologikoa eta soziala) eskaintzeko pentsatuta dago.

Jardueraren irismena adinekoei, laguntzarik behar ez dutenei eta laguntza behar dutenei, zerbitzu soziosanitarioak ematea da, ostatu eta eguneko egonaldi erregimenean.

Zerbitzu hori ematean, ahal den neurrian, beren gaitasun funtzionalak eta kognitiboak eta familia- eta gizarte-loturak zaindu nahi dira; eta instituzionalizazioaren eragina murriztu nahi da.

ELORDUY FUNDAZIOAk ezartzen duen enpresa-politikaren helburua da bezeroari zerbitzu hobea ematea, Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezarriz; izan ere, gure erakundearentzat ezinbestekotzat jotzen dugu gure bezeroei ematen diegun zerbitzuaren kalitatea nabarmentzea, eta, horretarako, adineko pertsonen eta profesional kualifikatuen kolektiboari egokitutako instalazioak izatea.

Giza taldea pertsona bakoitzaren premiak modu indibidualizatuan aztertu eta kontuan hartzeaz arduratzen da.
Horretarako, Etengabeko Hobekuntzako prozesu bat ezarri da, prozesuak eta ingurunea aztertuz; eta helburu nagusi gisa gure bezeroen gogobetetzea ezarri da, legezko baldintzak betez.

Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du eskura dituen baliabide guztiak (materialak zein pertsonalak) emateko, eta lanbide arteko eta lanbide barruko etengabeko birziklatzea mantentzeko.

Kalitate-politika hau berrikusteko konpromisoa hartzen dugu gure erakundearen errealitatera egokitzeko, eta etengabeko hobekuntza ezartzeko.

Gainera, zuzendaritza arduratuko da langile guztiei kalitate-politika jakinarazteaz eta azaltzeaz; ez bakarrik politika hori ezagutzeko, baita haiek politika hori beren politika gisa onartzeko eta kalitate-helburuak lortzen laguntzeko ere.

Zure senideen ongizatea esku onetan

Pertsona guztien mugikortasun-beharretara egokitutako eraikina
Ezagutu gure instalazioak