Lege-abisua

Elorduy egoitza, 1914az geroztik adinekoak zaintzen

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea (IGMEZL) betez, webgune honen jabea den ELORDUY EGOITZA FUNDAZIOAren datu eta erabilera-baldintzen berri ematen diegu erabiltzaileei:
• Sozietatearen izena: ELORDUY EGOITZA FUNDAZIOA
•Izen komertziala: ELORDUY EGOITZA FUNDAZIOA
• Sozietatearen helbidea: Udaletxeko Errepidea 1, 48650, Barrika (Bizkaia)
• IFZ: G48200422
• Telefono-zenbakia: 946 77 01 40
• Helbide elektronikoa: residencia@elorduy.eus
• Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, B-04 erregistro-zenbakiarekin; eta bere helburuen arabera erregistro bereko bigarren atalean dago sailkatuta.
• Domeinuaren izena: www.elorduy.eus Webgune hau erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen dizu. Horrek esan nahi du jarraian ezarritako zehaztapenak eta baldintzak onartzen dituzula eta, beraz, legez kanpoko helburuetarako ez erabiltzeko konpromisoa hartzen duzula. ELORDUY EGOITZA FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du webgunean ager litekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea. Ez dago betebehar horien inguruan erabiltzaileei aurrez abisatu edo jakinarazi beharrik, eta nahikotzat jotzen da www.elorduy.eus webgunean argitaratzea.

XEDEA

Webgunearen bidez, gure egoitzako zerbitzuei buruzko informazioa eskuratzeko aukera eskaintzen diegu erabiltzaileei. Webgune honetara sartzen den pertsona orok bere gain hartzen du erabiltzaile-rola, eta konpromisoa hartzen du hemen ezarritako xedapenak eta aplikatzekoa den beste edozein lege-xedapen zorrotz betetzeko.
ELORDUY EGOITZA FUNDAZIOAk beretzat gordetzen du webgunean ager litekeen edozein informazio aldatzeko eskubidea. Ez dago betebehar horien inguruan erabiltzaileei aurrez abisatu edo jakinarazi beharrik, eta nahikotzat jotzen da webgunean argitaratzea.

ERABILERA BALDINTZAK: BETEBEHARRAK

Erabiltzaileak konpromiso hauek hartzen ditu:
1. Webgunea, bai eta edukiak eta zerbitzuak ere, egoki eta zilegi erabiltzea, honako hauen arabera:
(i) unean-unean aplikatu beharreko legeria;
(ii) webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak;
(iii) oro har onartutako morala eta ohitura onak eta
(iv) ordena publikoa.
2. Webgunera sartzeko behar diren baliabide eta eskakizun tekniko guztiez hornitzea.
3. Webguneko inprimakiak bere datu pertsonalekin betetzean egiazko informazioa ematea eta uneoro eguneratuta edukitzea, une oro erabiltzailearen benetako egoerari erantzuteko moduan. Erabiltzailea izango da egiten dituen adierazpen faltsuen edo zehaztugabeen erantzule bakarra, bai eta ematen duen informazioagatik enpresari edo hirugarrenei sortzen dizkien kalteen erantzule ere.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, erabiltzaileak ezingo ditu honakoak egin:
1. Webgunea edota edukiak baimenik gabe edo iruzurrez erabili, Erabilera Baldintza Orokor hauetan debekatutako legez kontrako xede edo ondorioekin; hirugarrenen eskubide eta interesei kalte egiten badiete edo, edozein modutan, edozein ekipo informatikotan gordetako zerbitzuak edo dokumentuak, artxiboak eta era guztietako edukiak kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo normaltasunez erabiltzea eragotz badezakete.
2. Webguneko baliabide edo eremu mugatuetara sartu edo sartzen saiatu horretarako eskatzen diren baldintzak bete gabe.
3. Webgunearen, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin.
4. Birus informatikoak edo enpresaren, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisiko edo logikoak sarean sartu edo zabaldu.
5. Enpresaren, hirugarren hornitzaileen eta beste erabiltzaile batzuen datuetara sartzen, horiek erabiltzen edota horiek manipulatzen saiatu.
6. Edukiak erreproduzitu edo kopiatu, banatu, jendeari komunikazio publikoko edozein modalitateren bidez horietara sartzen utzi, eraldatu edo aldatu, kasuan kasuko eskubideen titularraren baimenik ez badu edo hori legez onartzen ez bada.
7. Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideei buruzko oharrak eta edukietan sartutako enpresaren edo hirugarrenen eskubideak identifikatzen dituzten gainerako datuak ezabatu, ezkutatu edo manipulatu, bai eta babeserako gailu teknikoak edo edukietan txerta daitekeen edozein informazio-mekanismo ere.
8. Edukiak lortu eta lortzen saiatu. Horretarako, kasuaren arabera horretarako bere eskura jarri diren bitartekoak edo prozedurak ez beste batzuk erabilita; edo edukiak dauden web orrietan berariaz adierazi direnak ez beste batzuk erabilita; edo, oro har, webgunea edota edukiak kaltetzeko edo erabilezin bihurtzeko arriskurik ez izateagatik Interneten erabili ohi direnak ez beste batzuk erabilita.
9. Bereziki, eta argibide gisa baino ez bada ere eta zehatz-mehatz ez bada ere, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du informazio, datu, eduki, mezu, grafiko, marrazki, soinu- edota irudi-artxibo, argazki, grabazio, software eta, oro har, edozein material mota ez transmititzeko, ez zabaltzeko edo hirugarrenen eskura ez jartzeko, baldin eta:
• Edozein modutan, nazioarteko itunetan eta indarrean dagoen gainerako legedian konstituzionalki aitortutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen aurkakoa bada, edo horiek gutxiesten edo erasotzen baditu.
• Delituzko, irainezko, difamaziozko, indarkeriazko edo, oro har, legearen, moralaren, oro har onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren aurkako jarduerak eragin, bultzatu edo sustatzen baditu.
• Sexuagatiko, arrazagatiko, erlijioagatiko, sinesmenengatiko, adinagatiko edo izaeragatiko diskriminazio-jarduerak, -jarrerak edo -pentsamenduak eragin, bultzatu edo sustatzen baditu.
• Delituzkoak, indarkeriazkoak, iraingarriak, kaltegarriak, umiliagarriak edo, oro har, legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren aurkakoak diren produktu, elementu, mezu edota zerbitzuak txertatzen, eskura jartzen edo eskuratzeko aukera ematen badu. Antsietate- edo beldur-egoera onartezin bat eragiten badu edo eragin badezake.
• Jardunbide arriskutsu, arrisku-jardunbide edo osasunerako eta oreka psikikorako kaltegarriak diren jardunbideetan parte hartzea eragiten edo bultzatzen badu.
• Sozietatearen edo hirugarrenen babes intelektual edo industrialaren arloko legeriak babesten badu, eta ez bada baimendu egin nahi den erabilera.
• Pertsonen ohorearen, norberaren eta familiaren intimitatearen edo norberaren irudiaren aurkakoa bada. • Edozein motatako publizitatea bada.
• Webgunearen funtzionamendu normala eragozten duen edozein birus edo programa sartzen badu.
Webguneko zerbitzu edota eduki batzuetara sartzeko pasahitz bat emango balitzaio, behartuta dago modu arduratsuan erabiltzera, uneoro isilpean mantenduz. Ondorioz, horren zaintza egokiaren eta konfidentzialtasunaren erantzule izango da; eta konpromisoa hartuko du hirugarrenei ez lagatzeko (ez aldi baterako, ez modu iraunkorrean), eta baita kanpoko pertsonei aipatutako zerbitzu edota eduki horietara sartzen ez uzteko ere. Era berean, pasahitza behar ez bezala erabiltzea ekar dezakeen edozein gertakariren berri eman beharko dio sozietateari (esaterako, adibide gisa, pasahitza lapurtu, galdu edo baimenik gabe sartu izana), berehala indargabetzeko. Ondorioz, aurreko jakinarazpena egiten ez duen bitartean, enpresak ez du inolako erantzukizunik izango pasahitza behar ez bezala erabiltzeagatik; eta bere erantzukizuna izango da hirugarren ez-legitimoren batek webguneko edukiak edota zerbitzuak legez kanpo erabiltzea. Axolagabekeriaz edo doloz Erabilera Baldintza Orokor hauetan ezarritako betebeharren bat betetzen ez badu, ez-betetze horren ondorioz enpresari sor dakizkiokeen kalte eta galera guztien erantzule izango da.

ERABILERA BALDINTZAK: ERANTZUKIZUNAK

Ez da bermatzen webguneko elementuak eta informazioak modu jarraituan eskuratzea, ez eta behar bezala bistaratzea, deskargatzea edo erabiltzea ere; baldin eta elementu eta informazio horiek eragotzi, zaildu edo eten egin badaitezke kontroletik kanpo dauden faktoreengatik edo inguruabarrengatik. Ez du erantzukizunik bere gain hartzen eskainitako eduki edo informazioetara sartzearen ondorioz har daitezkeen erabakiez.
Zerbitzua eten edo erabiltzailearekiko harremana berehala bertan behera utzi ahal izango da, baldin eta antzematen bada webgunearen edo bertan eskainitako edozein zerbitzuren erabilera bat Erabilera Baldintza Orokor hauen aurkakoa dela. Ez dugu erantzukizunik izango webgunea erabiltzeak eragindako kalte-galera, galera, erreklamazio edo gastuengatik.
Kalte horiek eragin ditzaketen edukiak ahalik eta lasterren ezabatzearen erantzule izango da soilik, betiere hala jakinarazten bada. Bereziki, ez dugu gure gain erantzukizunik hartuko, besteak beste, honako hauengatik sor litezkeen kalteengatik:
1. Interferentziak, etenak, hutsegiteak, ez-egiteak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak sistema elektronikoaren funtzionamenduan, telekomunikazio-linea eta -sareetako akats, gainkarga eta erroreek edo enpresaren kontroletik kanpoko beste edozein arrazoik eraginda.
2. Bidegabeko sartzeak, edozein motatako programa kaltegarriak erabiliz eta edozein komunikabideren bidez, hala nola birus informatikoak edo beste edozein.
3. Webgunearen abusu bidegabea edo desegokia.
4. Nabigatzaileak gaizki funtzionatzeagatik edo nabigatzailearen bertsio ez-eguneratuak erabiltzeagatik sortutako segurtasun-erroreak edo nabigazio-erroreak. Webgunearen administratzaileak beretzat gordetzen du webgunean dagoen edozein eduki edo informazio (osorik edo horren zati bat) kentzeko eskubidea.
Enpresak ez du inolako erantzukizunik izango webgunearen erabiltzaileek era librean izan eta erabiltzeko zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik izan litezkeen edozein motatako kalte eta galerengatik. Era berean, ez du inolako erantzukizunik izango datuak biltzeko formularioen ondorioz jaso daitezkeen eduki eta informazioengatik; eta horiek kontsulta- eta zalantza-zerbitzuak emateko baino ez dira izango. Bestalde, zerbitzu horiek legez kontra edo oker erabiltzeagatik kalte eta galerak eraginez gero, erabiltzailea erreklamatu ahal izango da eragindako kalte eta galerengatik.
Webgunean sartzearen edo hura erabiltzearen ondorioz hirugarrenek egindako erreklamazio, ekintza edo demandek eragindako kalte eta galeren aurrean enpresa kalterik gabe mantenduko duzu. Era berean, behartuta zaude zure aldetik datuak bildu edo ateratzeko erabiltzen dituzun “robotak”, “spiderrak”, “crawler-ak” edo antzeko tresnak erabiltzearen ondorioz edo webgunearen funtzionamenduan karga arrazoigabea ezartzen duen beste edozein jardueraren ondorioz sortzen diren kalte eta galerengatik kalte-ordainak ematera.

HIPERESTEKAK

Erabiltzaileak webgunea eta bertako edukiak inola ere ez erreproduzitzeko betebeharra du, ezta hiperesteka baten bidez ere, fitxategiaren arduradunak berariaz eta idatziz baimendu ezean.
Webguneak hirugarrenek kudeatutako beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake, erabiltzaileak enpresa laguntzaileen edota babesleen informazioa errazago eskura dezan. Horren arabera, sozietatea ez da webgune horien edukiaren erantzule; eta ez dago hirugarrenei hirugarrenen esteken bidez eskain dakizkiekeen zerbitzuen edota informazioaren bermatzaile-posizioan, ez eta eskaintzaile-posizioan ere.
Erabiltzaileari eskubide mugatua, ezeztagarria eta ez-esklusiboa ematen zaio webgunearen orri nagusirako estekak sortzeko, erabilera pribaturako eta ez-komertzialerako soilik. Gure webgunerako esteka duten webguneek:
(i) Ezingo dute harremana faltsutu, ezta esteka hori baimendu denik baieztatu ere; eta ezin izango dute gure sozietateko marka, izendapen, izen komertzial, logotipo edo beste zeinu bereizgarririk sartu.
(ii) Ezingo dituzte honakoak sartu: gustu txarrekotzat, lizuntzat, iraingarritzat edo eztabaidagarritzat har daitezkeen edukiak; sexuagatiko, arrazagatiko edo erlijioagatiko indarkeriara edo diskriminaziora bultzatzen dutenak; ordena publikoaren kontrakoak; edo legez kanpokoak.
(iii) Ezingo dute webguneko orri nagusiaz besteko ezein orritara estekatu.
(iv) Webgunearen helbidearekin berarekin estekatu beharko dute; baina esteka egiten duen webguneak ezin izango du webgunea erreproduzitu bere webgunearen zati gisa edo bere “frameetako” baten barruan, edo webguneko edozein orriren gainean “browser” bat sortu. Enpresak edozein unetan eskatu ahal izango du webgunerako edozein esteka ezabatzeko; eta, horren ondoren, berehala ezabatu beharko du.
Enpresak ezin ditu kontrolatu webgunerako estekak ezarrita dituzten beste webgune batzuek emandako informazioa, edukiak, produktuak edo zerbitzuak.

EZINBESTEKO KASUA

Zerbitzua ematea ezinezkoa denean, enpresak ez du erantzukizunik izango; baldin horren arrazoi badira elektrizitate-horniduraren edo telekomunikazio-lineen etenaldi luzeak, gatazka sozialak, grebak, matxinadak, eztandak, uholdeak, Gobernuaren ekintzak eta omisioak eta, oro har, ezinbesteko edo ustekabeko bestelako kasu guztiak.

JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du webgunean dauden eduki guztiak (eta bereziki, diseinuak, testuak, irudiak, logoak, ikonoak, botoiak, softwarea, izen komertzialak, markak edo industria- edota merkataritza-erabilera izan dezakeen bestelako edozein zeinu) jabetza intelektualaren eskubideen mende daudela; eta marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri guztiak, jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak (orrian txertatutako edukien edota beste edozein elementuren ingurukoak) enpresaren edota hirugarrenen jabetza esklusibokoak direla (eta, hori horrela, trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dute). Hori guztia dela eta, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du eduki horiek ez erreproduzitzeko, kopiatzeko, banatzeko, eskuragarri jartzeko edo beste edozein modutan publikoki jakinarazteko, eraldatzeko edo aldatzeko; eta betebehar horiek ez betetzeagatik sor daitekeen edozein erreklamaziok ez dio kalterik egingo enpresari. Webgunean sartzeak ez du inola ere eragiten eskubide horien inolako uko egite, eskualdatze, lizentzia edo lagapen oso edo partzialik, berariaz kontrakoa ezartzen ez bada. Webgunearen inguruko Erabilera Baldintza Orokor hauek ez diete hemen berariaz adierazitako eskubideetatik haratago doan eskubiderik ematen erabiltzaileei webgunea edota bertan jasotako edukiak erabiltzeko, aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo publikoki komunikatzeko. Edozein eskubideren beste edozein erabilera edo ustiapen egiteko, ukitutako eskubideen titular den enpresak edo hirugarrenak horretarako berariaz emandako aurretiazko berariazko baimena beharko da.
Webgune honetako edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, ordenagailu-programak, iturburu-kodeak eta, oro har, edozein sorkuntza intelektual (bai eta webgunea bera ere oro har, multimedia-obra artistiko gisa) egile-eskubide gisa babestuta daude jabetza intelektualaren arloko legeriaren bidez. Enpresa da webgune honetako diseinu grafikoa osatzen duten elementuen, menuen, nabigaziorako botoien, HTML kodearen, testuen, irudien, testuren, grafikoen eta webgune honetako beste edozein edukiren titularra; edo, nolanahi ere, dagokion baimena du elementu horiek erabiltzeko. Webgune honetako edukiak ezingo dira erreproduzitu (ez osorik ez partzialki), ez eta igorri ere, ez eta erregistratu ere informazioa berreskuratzeko sistemak erabiliz, inola ere ez eta inon ez; aipatutako erakundearen aldez aurreko idatzizko baimena izan ezean.
Halaber, debekatuta dago «copyrighta» ezabatzea, saihestea edota manipulatzea, bai eta babeserako gailu teknikoak edo edukiek izan lezaketen edozein informazio-mekanismo ere. Webgune honen erabiltzaileak konpromisoa hartzen du aipatutako eskubideak errespetatzeko eta horiei kalte egin diezaiekeen edozein jarduera saihesteko. Nolanahi ere, enpresak beretzat gordetzen du jabetza intelektual eta industrialeko legezko eskubideak defendatzeko dagozkion legezko baliabide edo ekintza guztiak erabiltzea.

APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA

Webgune honekin edo bertan garatzen diren jarduerekin zerikusia duten eztabaida edo arazo guztiak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko da. Legeria hori aldeek berariaz onartzen dute, eta Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegiek izango dute webgune honen erabileraren ondoriozko edo erabilerarekin lotutako gatazka guztiak ebazteko eskumena.