Elorduy egoitza, 1914az geroztik adinekoak zaintzen

Elorduy Fundazioak zerbitzuaren bikaintasunaren aldeko apustua egin du

ELORDUY Fundazioa ehun urtetik gorako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, 1914an sortua, Concepción Elorduy Sustacha andreak (kostaldeko Barrika herriko bizilagun ospetsuak) sustatua.

ELORDUY Fundazioaren gobernu- eta ordezkaritza-organo kolegiatua Patronatuko Batzordea da, 15 pertsonak osatua. 5 udalek dute ordezkaritza (egoitzako aterpe-, mantenu- eta arreta-zerbitzuak hasiera batean haiei zuzenduta zeuden): Barrika, Gorliz, Plentzia, Sopela eta Urdulizek.

Fundazioko patronatuko kideek —modu altruistan betetzen dute kargua— zuzendari-kudeatzaile baten eta zentro soziosanitarioen kudeaketa integralean espezializatutako enpresa baten laguntza eta aholkularitza dute, baita diziplina anitzeko talde zabal eta kualifikatu bat ere.

Hasiera-hasieratik, “ELORDUY Babes-etxe Ospitale” izenaz ezagutzen den egoitzak pertsona behartsuak edota gaixoak artatu ditu; irakaskuntza-lanak ere egin ditu, eta Barrikako eta inguruko hainbat emakume-belaunaldi trebatu ditu.

Bizi dugun etengabeko bilakaeraren ondorioz, ELORDUY Fundazioa gizarte aldakor baten eta jasotzen dituen zerbitzuen kalitatearekin gero eta zorrotzagoa den gizarte baten behar eta eskaera berrietara egokitu da. Hori dela eta, jarduera egoitza-erregimenean dauden hirugarren adineko pertsonen arreta osoan oinarrituta, zerbitzuaren bikaintasuna du helburu.

Urte askoan, gure instalazioak etengabe hobetu ditugu, behar berrietara egokituz; eta pertsonarengan oinarritutako arretaren aldeko apustu sendoa egin dugu. Datozen urteetan, arreta espezializatu horretan lan egingo dugu. Halaber, gure instalazioak egokitzen jarraituko dugu, eta zenbait erronkari aurre egingo diegu (esaterako, babespeko apartamentuak eta bizikidetza-unitate espezializatuak eraikitzeari).

Azken finean, ELORDUY Fundazioak mendekotasuna duten adineko pertsonei zerbitzuak ematen jarraituko du hurrengo urteetan, gizarteak une bakoitzean eskatzen duen modalitatean eta kalitate egiaztatuarekin. Etengabe moldatzen jakingo dugu, gure ehun urteko historiak egiaztatzen duen bezala.

Harremanetarako datuak

Elorduy Fundazioa

Elorduy Fundazioa

Udaletxeko Errepidea 1 48650 Barrika

fundacion@elorduy.eus